XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nork sartu daike haizea botila baten barruan?....

Baina, benetakoa da, sentidu daiteke eta bere ondorenak ikusi egiten dira!.

Nork hartu daike bere eskuz sua, lora bat hartzen dan lez?....

Baina, benetakoa da, sentidu daiteke eta bere ondorenak ikusi egiten dira!.

- Jazoera honegaz Espiritu Santuaren etorreragaz apostoluak aldatu egiten dira, ezbardinak sentitzen dítue euren buruak.

Bildurra galtzen dabe eta ausardiaz beteten dira....

Tristurea amaitu egiten jake eta pozez beterik sentitzen dira....

Bakea, zerbitzeko eta laguntzeko guraria, parkatzeko eta maitatzeko gogoa hazi egiten jakez, e.a..

Hauxe berau jazoten jake Jesusen lagunei, bere gaurko jarraitzaileei, Espiritu Santua geugan dagoan kontzientzia hartzen dogunean.

Espiritua onartu, Haregaz berba egin, datorrela gugana eta aldatu gagizala eskatu... guzti hau izan daiteke gu geugandik urtetera bultzatu gaikezan JAZOEREA, Jesusi eta bere Erreinuaren Mezuari leial bizi izateko.

- Umearen Liburuan, 98-99. orrialdeetan Irakurteko... atala daukagu.

Umeak, lantzen dihardugun gaian, datu eta argibide gehiago izan dagizan asmatua izan da.

Testu honeei buruz alkarrizketa bat eukitea garrantziakoa da eta, zalantzarik balego, gauzak argi jartea.

- Begiratu eta pentsau atalak (100 or.) bineta bi agertzen deutsez umeei, antzeko egoerakin: kemenik-eza, lilurarik-eza (ilusinorik-eza)....

Baina... indarrak eta haizeak Jaungoiko biziaren Espirituak egoera honeek aldatu egiten ditue, eta hauxe da umeek osotu behar dabena hutsik dagoan binetan: hauxe da nahi dana, umeak konturatu daitezala Espirituaren indarrez eurak ere aldatuak izan leitekezala.

- Katekesi ekitaldia, otoitz eginez amaitzen dogu.